XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gehiago sakonduz

- Oso atal lagungarria izan daiteke aniztasunaren trataerarako: ikasle aurreratuenei gehiago sakontzeko aukera ematen zaie. Hartara, errendimendu eskasa edota ikasketa-zailtasunak dituzten ikasleek aurrez proposatutako jarduerak burutzeko beta izango dute.

- Besterik ere egin daiteke: planteaturiko alderdi batzuk besterik ez lantzea, ikasleen bizileku-inguruko erliebea azaltzeko garrantzi berezia badute.

5. Eskualde hotzetako erliebea. Izotzaren ekintza.

Jarduera honek unitatearen bigarren atalean ukitu ziren kontzeptuak gogoratzea eskatzen du. Espiralezko ebaluaziorako erabil daiteke.

Jarduera hauen bidez, informazioa bilatzera eta aztertzera bultzatu nahi dira ikasleak; baita lortutako emaitzak inguru hurbilean aplikatzera ere, ikasleen jardulekuan alegia.

2.ean ikasleek urtarrileko eta uztaileko batez besteko tenperaturak adieraziko dituzten mapak behar dituzte (atlasetan agertu ohi dira), datuen interpretazioa zehatzagoa izan dadin.

Beste helburu bat ikasleengan oso sartuta dagoen akats kontzeptual bat ezabatzea da: eskualde hotzak alde polarrekin eta latitude altuekin identifikatzea.

Prozedurazko jarduerak dira. 5.ean, 7.ean eta 9.ean, ikasleek, jasotako informazioa erabiliz, hipotesiak egin ditzaten lortu nahi da.

6.ak ikasleek berek emandako hipotesiak noraino onartzen dituzten neurtu nahi du.

Jarduera hau baliagarria gerta daiteke espiralezko ebaluaziorako, mendi-hegalak suntsitzeko prozesuekin lotuta dauden kontzeptuak ondo menderatzea eskatzen baitu.

10. jarduerak zera neurtu nahi du, ikasleek nolako argitasunez bereganatu dituzten atal honetako kontzeptuak.

Aniztasuna lantzeko, kontzeptu inportanteenen zerrenda eman dakieke (zirkua, ataria, morrena eta tillitak), dagozkien definizioak bila edo osa ditzaten.

2.ean aipatu diren helburu berdinak ditu; han egindako lana zuzentzeko balio du gainera.

Jarduera honetan, oso garrantzi handikoa da ikasleek glaziar-mihiaren luzeraren eta Europako eskualdeetako batez besteko tenperaturen artean erlazioa dagoela ondorioztatzea.

Ikasleak berez ez badira konklusio horretara iristen, glaziar alpetar baten eta Pirinioetako baten (Aneto) diapositibak proiekta dakizkieke, elkarrekin kontrajar ditzaten.